Arreta Psikologikoa

Deustuko Unibertsitateak psikologia arloan ebaluatzeko eta esku hartzeko zerbitzu bat du, unibertsitateko elkarte osoari zuzendua: Deusto Psych, Psikologia eta Osasuneko ikerketa, garapen eta berrikuntzako unitatea, ikasle, langile eta senideentzat.

Deusto Psych Eusko Jaurlaritzan erregistratutako osasun zentro bat da, Psikologia Klinikoko 5 espezialista eta osasun arloko 40 psikologo baino gehiago erregistratuta dituena.

Unitateak erabat bermatzen du esku hartzeen konfidentzialtasuna, Psikologoaren deontologiako kodearekin eta Datu Pertsonalak Babesteko Legearekin bat.

Argibide gehiagorako eta ordua eskatzeko, Kontsultatu Deusto Psycheko web orria.

botonActividades