Curso Primeros Auxilios

Lehen laguntzetako ikastaroa + DEA (desfibriladore erdiautomatikoa)

Deusto Osasungarriak eta Bilboko Gurutze Gorriak bat egin dute prestakuntza baliagarri eta osasungarria eskaintzeko. Oraingoan, lehen laguntzetako ikastaroari eta desfibriladore erdiautomatikoari buruzkoa emango dute. Iraupena 40 ordukoa izango da, gehi aparteko beste 8 ordu, eta otsailaren 27an hasiko da. Eskolak Deustuko Unibertsitatean eskainiko dira: ostiraletan, 15:00etatik 20:00etara; eta larunbatetan, 9:30etik 14:30era. Ikastaroa martxoaren 28an amaituko da.

Ikastaroak 92,5 euro balio ditu, Deustuko ikasleentzat % 50eko beherapenarekin. Beherapenik gabe, 185 euro balioko lituzke ikastaroak. Formazioaren barruan daude sartuta bi liburu (Lehen Laguntzak eta DEA) eta Lehen Laguntzetako eta DEAko diplomak. Matrikula egiteko, NANaren fotokopia bat eta oraintsuko argazki txiki bat beharko dira.

Lehen laguntzetako ikastaroari + DEAri buruzko argibide gehiago nahi baduzu, idatzi posta elektronikoko mezu bat helbide honetara: salud@deusto.es

Posted in Osasun hezkuntza, Albisteak, Osasuna irakaskuntza-ikaskuntzan.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *