txema

Deusto Business Schoolek Kirol Berrikuntzako Lidergoari buruzko Programa berriari hasiera eman dio eta, bertan, punta-puntako kirolari batzuek parte hartuko dute

Augusto Ibáñez Sacristánek, Titin III.ak, 22 urtetan zehar pilotari gisa izugarrizko arrakasta izan ondoren, duela egun gutxi batzuk agur esan dio bere kirol karrerari. Hala ere, 45 urte dituela, jokalariak ibilbide profesional berria aurkitu beharko du. Horretarako, prestakuntza izatea ezinbestekoa da. Beraz, Titinek, goi- mailako hainbat kirolarik eta kirolari ohik bezala, ibilbide profesionala kirol kudeaketara bideratzeko, klaseetara bueltatzea erabaki du eta Deusto Business Schooleko Kirol Berrikuntzako Lidergoari buruzko Programa ikasiko du. Deustuko Unibertsitateko geletan, Titin III.a hainbat kirolarirekin eseriko da, besteak beste, Carlos Castañorekin, joko olinpiarretan txirrindularitzan dominadunarekin, edo Pedja Savovicekin, NBAko jokalari ohi eta Bilbobasketeko zuzendariarekin.

Programak kirol kudeaketaren inguruko prestakuntza ematea du xede, hazten ari den sektorean irteera profesional gisa. Chema Martinez atletak, Europan 10.000 metrotan txapeldunak eta maratoian munduko laugarrenak, programa zuzenduko du eta Carlos Moyá tenista irakasleetako bat izango da, besteak beste. Kirola pertsona askoren bizitzan ezinbestekoa bihurtu da, ez bakarrik asialdirako jarduera osasuntsu gisa, baita irteera profesional gisa etengabe hazten ari den sektorean ere. Hori horrela, Deusto Business Schooleko KBLPren bidez, parte hartzaileek beharrezko ezagutzak bereganatuko dituzte, kirol instalazioak eta klubak nola zuzentzen diren ezagutzeko, edo nazioarteko eta nazional mailan ekitaldi eta lehiaketa garrantzitsuak nola kudeatzen diren jakiteko. Hori guztia adituen eskutik ikasiko dute, kirol kudeaketan azken joeretako materialak eta ezagutzak emango baitizkiete. Programa hamar prestakuntza saiok osatzen dute eta hilean saio bat emango da (irailetik hurrengo urtearen uztailera arte). Klaseaz gain, lantegiak eta kirol zentro eta instalazioetara bisitak egiteko aukera izango dute. Irakatsitako jakingaiek kirolaren zenbait arlorekin zerikusia dute: kirolaren ekonomiarekin, araubide juridikoarekin eta kirol legeriarekin, kirol ekitaldien antolaketarekin, kudeaketa publikoaren eta pribatuaren eredu berriekin, kirol osasunarekin eta medikuntzarekin edo dopinaren kontrako politikekin.

Posted in I+G+B, Albisteak, Programak, Osasuna irakaskuntza-ikaskuntzan, Transferentzia.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *