Satellite

Deustun banatu dira “Unibertsitatera bizikletan” udal kanpainaren sariak

Bilboko Udalak ‘Unibertsitatera bizikletan’ kanpaina antolatu du Deustuko eta Euskal Herriko unibertsitateetan, bizikletaren erabilera sustatzeko. Kartel, informazio-gune eta bizikleta aztertzeko modua ematen zuen mekanika eta mantentzeko lantegiaz gain, bost bizikleta zozkatu dira garraiobide horren erabilera sustatzeko ideiaren bat eman duten ikasleen artean.

Zuzenbide Fakultateko Elena Bascones ikaslea izan da Deustuko Unibertsitateko irabazlea. Eman duen ideiak, “bidegorri gehiago jartzea Bilbo erdian, kale artean ibiltzeko”, bizikleta bat ekarri dio opari. Gainerako saridunak, Nekane Herrán, Jon Sever, Gorka Guarrotxena eta Unai Rodríguez Euskal Herriko Unibertsitatekoak dira. Denek jasoko dituzte sariak abenduaren 18an, 11:00etan, Deustuko Memoria plazan izango den ekitaldi batean.

Bertan, pertsona hauek izango dira: Inés Ibañez, Zirkulazio, Garraio eta Ingurumeneko zinegotzia; Enrique Rincón, Ingurumeneko zuzendariordea; Juan José Etxeberria, Deustuko Unibertsitateko Elkarteko eta Izaera eta Misioko errektoreordea; Pello Azpitarte, Deusto Campuseko arduraduna; Fernando Asenjo, Kirol Saileko zuzendaria eta Deustuko Unibertsitateko Deusto Osasungarria batzordeko kidea; Carmelo Garitaonandia, EHUko Bizkaiko campuseko errektoreordea; eta Sergio Seoane, EHUko Ikasleen zuzendaria.

Posted in Jarduera fisikoa eta kirola, Komunikazioa, Deustu inguru osasungarria, Bizi estilo osasungarriak, Albisteak, Sustapena, Gizarte proiekzioa.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *