Helburua

Proiektu hau bideratzeko, Osasuneko Plan Gidaria sortu du unibertsitateak. Deustuko Unibertsitateko 2010-2014 Plan Estrategikoaren barruan dago jasota plan hori, Unibertsitatearen gizarte-erantzukizunari dagokion 15. proiektuaren barruan, hain zuzen. Aristos Campus Mundus 2015 proiektuan hartutako konpromisoen barruan ere jasotzen da.

Planak 4 ardatz, 9 ildo eta 20 ekintza ditu.

Helburua

Deusto Osasungarriaren helburua da aurrerapausoak ematea, inguru osasungarriagoa eta osasun biopsikosozial bikaina izateko, gero eta bizi kalitate hobea eta ongizatera bideratua lortzeko, eta pertsonaren hazkundea eta goitik beherako garapena duen unibertsitateko elkartea izateko, Deustuko Unibertsitateko balioen barruan.

REUS sarera atxikitzeaz eta Plan Gidaria prestatzeaz gain, Osasun Batzordea sortu du Deustuko Unibertsitateak, unibertsitate osasungarria izatera heltzeko.