Osasun baliabideak irakas-ikaskuntzan

Ekimen honen helburua da osasuneko eta desgaitasunen arloko gaiak gelan antzematea eta maneiatzea erraztuko duten tresnak sortzea eta zabaltzea; eta irakasleek eta tutoreek osasunaren sustatzaile gisa jarduteko estrategiak garatzea, bakoitzak bere osasuna zaintzeaz gain.

Gaur egun, irakasleen eta tutoreen esku dago Osasun Mentaleko larrialdietan jarduteko gida. Bi bertsio daude: bata luzea eta bestea laburragoa:

Larrialdietako gida, bertsio luzea, euskaraz

Larrialdietako gida, bertsio laburra, euskaraz

Bestalde, une honetan aribidean dauden ekimenak hauek dira:

  • “Aniztasun funtzionalari buruzko gida irakasleentzat”: prestaketa, aurkezpena eta zabalkundea egitea.
  • “Gelako krisiak antzemateko eta maneiatzeko gida irakasle eta tutoreentzat”: prestaketa, aurkezpena eta zabalkundea egitea.
  • “Osasun gaiei buruzko orientabideak unibertsitateko tutoreentzat”: prestaketa, aurkezpena eta zabalkundea egitea.
  • “Unibertsitatean jazarpen eta bullying kasuetan jarduteko eskuliburua”: prestaketa, aurkezpena eta zabalkundea.

botonActividades