REUS – Unibertsitate Osasungarrien Espainiar Sarea

LOGOREUSREUS Unibertsitate Osasungarrien Espainiar Sarea da. 2008an eratu zen. Partaideak hauek dira: 34 espainiar unibertsitate; autonomia erkidegoetako 9 osasun sail; Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa; Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko Ministerioa; eta Espainiar Unibertsitateetako Errektoreen Konferentzia.

Deustuko Unibertsitatea da, oraingoz, Goi Mailako Hezkuntzako Euskal Esparruko unibertsitate bakarra. Deustuko Unibertsitateak 2013ko ekainean egin zuen bat REUSekin, Zuzendaritza Kontseiluan adostu ondoren. Sare horretako kide izateak erakunde mailako konpromisoa eskatzen dio, inguru osasungarria izanik, goitik-beherako plan bat garatzeko,. Eskakizunak ondoko agirian daude ikusgai.

Deustuko Unibertsitatea bi azpibatzordetako lantaldeetan ari da lanean:

  • II. taldea: Inguruak, zerbitzuak eta jarduerak. Ordezkaria: Susana Gorbeña.
  • IV. taldea: Partaidetza. Ordezkaria: Teresa Laespada.

Harrezkero, Menorcan, irailean izan zen topaketan hartu du parte eta Unibertsitate Osasungarri izateko plana aurkeztu du lehenengoz. Alacanten 2014ko irailean izan den bilerara ere joan da.

REUSi buruzko argibide gehiago.