Osasuna irakaskuntza-ikaskuntzan

Ildo honek osasun arloko gaiak jaso nahi ditu eta erantzuna eman nahi die irakas-ikaskuntza prozesu guztietan. Zehazki, helburu hauek ditu:

  • Osasuna sustatzea txertatu nahi du graduko eta graduondoko prestakuntzako ikasketa planetan.
  • Osasun hezkuntzako ekimenak sustatu nahi ditu unibertsitateko ikasle eta langileen artean.
  • Baliabideak jarri nahi ditu irakasle eta administrazio eta zerbitzuetako langileen esku, ikasleen osasun gaiei egoki erantzuteko eta bakoitzaren osasuna zaintzeko irakaskuntza edo zerbitzuetako zereginetan.

Arlo hori 4 ekintzaren inguruan dago eratuta:

EKINTZA HELBURUA
Osasuna eta titulu ofizialak Osasun zientziekin lotutako titulu ofizialen eskaintzaren zabalkundea egitea, baita programa guztiek dituzten osasun arloko edukiena ere; eta osasun arloko gaiak irakasgaietan, praktiketan eta GAL eta MALetan sartzea.
Programa propioak eta osasun arloko etengabeko prestakuntza Osasunarekin zerikusia duten etengabeko prestakuntzako eta titulu propioetako eskaintza esanguratsua izatea, gai horretan trebeak izango diren profesionalak prestatzen laguntzeko.
Osasun hezkuntza DUko ikasle guztien osasuna zaintzen lagunduko duten curriculumaren barruko eta kanpoko prestakuntza aukerak eskaintzea.
Osasunerako eta irakaskuntzarako baliabideak Osasuneko eta desgaitasunen arloko gaiak gelan antzematea eta maneiatzea erraztuko duten tresnak sortzea eta zabaltzea; eta irakasleek eta tutoreek osasunaren sustatzaile gisa jarduteko estrategiak garatzea, bakoitzak bere osasuna zaintzeaz gain.

Argibide gehiagorako, ikusi Baliabideak, Programak, Osasun hezkuntza.

botonActividades